Haritz Rodriguez: “Bazkarian interesgarriena pertsonen arteko ezagutza bultzatzea da”
argitaratua. Orokorra-n.Datorren ostiralean Bazkariaren hirugarren edizioa ospatuko dugu, eta bertan aurten ere Haritz Rodriguez izango dugu gure artean. Aurten Gorka Juliorekin aka. Teketen batera martxan jarri duen ArrayTxiki web laborategia aurkezteko aukera izango du.
Haritz Rodriguezek proiektu berri bati buruz hitzegiteak ez gintuzke ustekabean hartu behar, izan ere, proiektu desberdinak ateratzen eta parte hartzen ari da etengabe.
Ohikoa da Haritz Radio Euskadiko blogari mahaian parte hartzen entzutea, baita Euskadi Irratian interneten inguruko saioan hizketan, eta berarekin Bazkariaren inguruko solasaldi interesgarri bat izateko beta izan dugu.
Hona hemen emaitza:
Bazkaria: Urte ona izan al da 2008a zuentzat?
Euskaltube: Aurten Euskaltubek urte bete egin du irailean, eta, egia esateko, urte ona izan dela esan dezakegu. 2007a aurkezpen urtea izan zen, eta oso pozik hartu genituen Diariovasco Sarian Web 2.0 atalean jasotako lehenengo saria, baita Zazpi@2007 sarietan eskuratutako hirugarren postua ere.
2008rako geure buruari jarri genizkion helburuak bete ditugula esan daiteke. Batetik, diseinu eta sistema berria jarri dugu abian, eta oso harrera ona izan du. Bestetik, Euskaltube asko indartu da aurten. Besteak beste, euskarazko hainbat hedabidek erabiltzen dute edo erabiliko dute plataforma hau beren bideoak sareratzeko (Berria, Argia, Hitza, Hamaika.tv…). Gainera, Berria.info eta Kazeta.info webguneetan geure erabiltzaileek sareratzen dituzten bideoak txertatzen hasi dira, eta hori salto kualitatibo handia da guretzako. Ilusio handiarekin aritu gara, hasieran bezala, eta orain erronka berriei heldu nahian gabiltza.
2008an Euskaltuberen egonkortze urtea izan da, eta bide horretatik jarraitzea espero dugu aurrerantzean ere.
Bazkaria: Eta ze sorpesa izango dira 2009an? Urte gogorra dela esaten dute, nola ikusten duzue zuek?
Euskaltube: Krisialdiaz hitz egiten denean, askok eta askok aukera berriekin lotzen dute. Beraz, ez nago hain ziur aurtengoa urte gogorra izango ote den ala ez. Gainera, krisialdi garaietan, komunikazioaren garrantzia indartu egiten dela ere esango nuke. Eta guk Interneteko komunikazioaren arloan lan egiten dugunez, uste dugu urte oparoa izan daitekeela datorrena.
Gure helburu eta erronkei dagokienez, esan behar da 2008. urtean Arraytxiki Web Laborategia sortzea izan dela erabaki estrategiko nagusia. Laborategiak, orain arte sortu ditugun tresna ezberdinen (Euskaltube.com, Txioka,net, Bildu,net, Zerberri.com) erdigune neuralgiko bilakatzeaz gain, egitasmo berriei leku egiteko bokazioarekin jaio da. Eta dagoeneko uzta jasotzen ari gara, EHUko bi ikaslek sortutako Mugitu.com web aplikazioarekin, adibide baterako. Baina aurten are eta berrikuntza gehiago izatea espero dugu, eta komentzituta gaude halaxe izango dela.
Gure helburua aurten abian dauazkagun proiektuen egonkortzea eta hobekuntza etengabea izango da, eta haien arteko trakzioa bultzatzea. Gainera, web aplikazio berriak sortzea espero dugu eta dagoeneko baditugu pare bat ideia buruan.
Bazkaria: Bazkariari buruz hitz eginez… zer nolako oroitzapena duzue iazko ediziotik?
Euskaltube: Bazkaria bezalako ekimenak oso interesgarriak dira, Euskal Herrian lanean ari garen norbanako eta enpresa txikien arteko ezagutza eta harremana sustatzeko.
Iazko Bazkaria oso garrantzitsua izan zen Euskaltuberentzat, nahiz eta oso proiektu gaztea izan eta oraindik garatzeko gauza asko egon. Batez ere jendea ezagutzeko balio izan zigun, eta beste egitasmo batzuekin harremanak sendotzeko. Esaterako, iazko bazkaritik sortu zen Konpondu.net webgunearekin adostu genuen kolaborazio hitzarmea, Lost in Bilbaorekin ere harremana estutzeko balio izan zuen (oraindik lantzen ari garen harremana) eta baita Elurnet SL eta Hostinet enpresekin ere. Baina, esan bezala, garrantzitzuena pertsona ezberdinak ezagutzea izan zen, eta pertsona horiek lan egiten duten enpresen zerbitzuak gertutik ezagutzea.
Bazkariaren izaera bera oso interesgarria da nire ustez. izan ere, lagun arteko giroa sortzen da bertan elkartzen garenon artean, oso gertukoa eta, nolabait esatearren, informala, batez ere networking garaian. Ateratako etekinaz gain, nik behintzat, primeran pasa nuela azpimarratuko nuke.
Bazkaria: Zerbaiterako balio dute Bazkaria bezalako bilkurek, eo denbora galtze hutsa dira?
Euskaltube: Jakina zerbaiterako balio dutela. Normalean, esan bezala, harreman interesgarriak egiten dira eta harreman horien ondorioz ekimen berriak, edo kolaborazio hitzarmenak, sor daitezke. Berdin du freelance-a bazara, enpresaburua, langilea edo besterik gabe gaiaren inguruan interesa duen norbanakoa.
Berrikuntza eta teknologian interesik duenarentzako galdu ezinezko zita da. Jendea ezagutzea da garrantzitsuena, berdin du hortik harreman profesional bat sortuko ote den ala ez. Lagunarteko harremana soilik sortzen bada ere, nire ustez hori oso aberasgarria da. Gainera, askotan, sektoreko pertsona ezberdinek harreman birtuala mantentzen dugu geure artean. Baina fisikoki, aurrez aurre egotea ere beharrezkoa da guztiz.
Bazkaria: Ze gomendio luzatuko zenioke Bazkaria-ra lehenengo aldiz datorrenari?
Euskaltube: Etor daitezela bildurrik gabe. Bazkarian ez dago ekimen “handien” eta “txikien” arteko bereizketarik. Denek dute lekua bere burua ezagutzera emateko. Nire ustez, ideien elkargunea da batez ere Bazkaria. Ideiak, ilusioak, egitasmoak partekatzeko leku bat, enpresa alderdiaz harago.
Bazkaria: Eta networking ekitadietan berriak direnentzako?
Euskaltube: Esango nieke alderdi interesgarriena ez direla aurkezpenak eta hitzaldiak. Interesgarriena pertsonen arteko ezagutza bultzatzea da. 2.0 filosofiarekin bat egiten duela ere esango nuke, nolabait, asmo/ideia horien elkartrukatzeak, partekatzeak, egiten baitu interesgarri Bazkaria. Nire uste apalean, alderdirik interesgarria “cofee break”-ak eta bazkaria bera dira. Hor askatzen baikara, hor hasten gara benetan garena izaten eta jendearen aurrean garen bezala aurkezten. Eta, dudarik gabe, janari eta edari artean azaleratzen da hori hobekien! Konbinazio perfektoa da, beraz.
Bazkaria: Ze esperu duzue aurtengo Bazkariaz? Helburu jakin batekin al zoazte?
Euskaltube: Iazko Bazkarian ezagututako pertsona batzuekin harremana mantendu dugu, eta beste batzuekin ez. Harreman hori batzuetan ez da aurrez aurrekoa izan, bestetan bai. Aurtengo bazkarian berriz ere jende horrekin aurrez-aurre egoteko aukera paregabea izango da, harremana sendotuz. Eta, bestalde, iaz egon ez ziren egitasmo eta pertsonak ezagutzeko aukera izatea ere oso azpimarragarria da.
Aurten, Gorka Julio eta biok Arraytxiki Web Laborategia (eta laborategian sortutako egitasmo berriak) nahiz Publikatu.com iragarki zerbitzua aurkeztuko ditugu. Dudarik gabe, bi ekimen horiek ezagutzera ematea da gure helburu nagusienetako bat, besteenak ezagutzearekin batera. Beraz, hitz egitera, eta (akaso garrantzitsuagoa dena) entzutera ere bagoaz Bazkarira.

2 Erantzunak to “Haritz Rodriguez: “Bazkarian interesgarriena pertsonen arteko ezagutza bultzatzea da””
Itxaron mesedez
Utzi erantzuna