'Orokorra' kategoriarentzako artxiboa

Orrialdeak:12»

Jadanik izena eman dezakezu Bazkaria.com 2010 ekitaldian parte hartzeko! Egin klik hemen
Iaz 150 pertsona bildu ondoren, aurten are indar handiagorekin dator bueltan Bazkaria.com, gure babesle eitb.com eta M4F-ri esker.

Datorren otsailaren 19an berriro elkar ikusiko dugu EITBko egoitzan.
Izena eman ezazu!
Begira ezazu programa, lekua eta ekitaldiari buruzko informazio guztia hemen klik egiten.
Bazkaria.com ondokoek antolatzen dute:

Bazkaria.com Twitter-en (@bazkaria) [...]

Datorren ostiralean Bazkariaren hirugarren edizioa ospatuko dugu, eta bertan aurten ere Haritz Rodriguez izango dugu gure artean. Aurten Gorka Juliorekin aka. Teketen batera martxan jarri duen ArrayTxiki web laborategia aurkezteko aukera izango du.
Haritz Rodriguezek proiektu berri bati buruz hitzegiteak ez gintuzke ustekabean hartu behar, izan ere, proiektu desberdinak ateratzen eta parte hartzen ari da etengabe.

Lehenago komentatu bezala Bazkaria 2008 martxan dago, eta orain datorren maiatzaren 23ko Bazkarian elkar ezagutu dezagun zure profilara zure argazkia igo dezakezu.
Bestalde, behin zeure izena emanda Powerpoint estiloko aurkezpen bat non zure enpresaren berri ematen duzun igo dezakezu, horrela Bazkaria-ra zoazenean besteek zure enpresaren produktuak eta berriak jakin izango dituzte aldez aurretik.
Bazkaria 2008-ren orrialdea

Aurten Bazkaria 2008 Donostian izango da, Fomento de San Sebastian udal enpresaren laguntzari esker, izan ere Portuetxe kalean duten CEMEI izeneko eraikinean ospatuko dugu bigarren Bazkari hau.

Dagoeneko Bazkaria 2008-n izena eman dezakezu, eta espero dugu datorren maiatzaren 23an elkar ikustea.
Bazkaria 2008-ren orrialdea

Interneten eguna dela medio, datorren maiatzaren 17an, gipuzkoako Tolosa herrian antolatu dugun Minibazkaria-ren berri emateko jartzen gara zurekin kontaktuan.
Minibazkaria dela esaten dugu, izan ere deialdia egiten dugunetik eta ospatuko dugun egunen artean ez dago denbora handirik, eta ekimenaren tamaina dela medio.
Kasu honetan, denbora ezagaitik eta denek bazkaldu ahal ez izango dugulako (jatetxearen erabilgarritasunaren arabera), bzkaria [...]

Proyeccion.tv-ko Dicky del Hoyori esker, hona hemen, berak grabatutako bideoa.

Mila esker.

Babestuta: Bazkaria 2007ko argazkiak

Ez dauka laburpenik, pasahitza behar duen bidalketa babestua baita.

Zamudioko parke teknologikora heltzeko informazioa jarri dugu, Zer da Bazkaria? orrian

Bazkaria, Bilboko Alde Zaharreko, Arriaga Sagardotegian izango da.

Antolakuntzatik, berriro ere, izena eman duzuen guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu.
Dakizuen bezala, Bazkaria, datorren ostiralean 2an Euskal Herrian ospatuko den 2.0 negozioen lehenengo bazkaria da.

Lehenik eta behin Bazkarira apuntatu zareten guztioi eskerrak eman nahiko genizueke, izan ere, zure partehartzeari esker, 2.0 negozio lehenengo bazkari hau oso emankorra izatea egingo duzue, baita kontaktu emankorragoak egin ditzagun posible egingo duzue.
Parke teknologikoan Networking topaketa hau egiteko eta geroago sagardotegian bazkaltzeko, aste bete bat baino ez dela gelditzen gogorarazten dizuegu. Zentzu honetan, Bazkariako [...]