Eskerrik asko etortzerik izan duzuenei, baita etortzerik izan ez zenutenei ere.

Bazkaria.com-en filosofia oso erraza da: Euskal Herriko bizitza enpresariala ezagutzera ematea, eta horretarako Internet Eguna egun paregabea iruditzen zitzaigun elkarrekin batzeko, enpresa berriak ezagutzeko eta Euskal Herrian garatzen gabiltzan proiektuak ezagutzera emateko.

Aurkezpenak ezin interesgarriagoak izan ziren, eta gainera proiektuen aurkezpenak egiteko denpora eduki genuen…

Lehenengo proiektua, Mario Penaren Sync Interntainment-en eskutik etorri zitzaigun, eta Review me moduko Zync izeneko proiektua izan zen, baina gazteleraz, non bloggerrak produktu batzuen inguruan hitzegiten dute diruaren truke. Ekimen polit honen informazio gehiago euren blogean.

Bigarren proiektua, Adlead Internet enpresa bilbotarraren eskutik etorri zitzaigun (Josian Paunero, Kike Santos), noticia.es izenekoa. Proiektu honek menéame edo zabaldu.com izeneko webguneak era errezean eta dohakoan sortzeko balio du, noticia.es-eko azpidomeinuak erabilita.

Orain arte meneame-ren kodea librea izan da, eta deskargarri zegoen, baina instalatzeko sistemen berri jakin behar zen. Orain ez da beharrezkoa.

Hona hemen mini-bazkariaren inguruko argazkiak:

Mario Pena (Zync)
Mario Pena

Aitor.name
Aitor.name

Andoni Seinale
Andoni Sáenz de Santamaría

Mikel Zarraonaindia
Mikel Zarraonaindia

Kike y Josian Paunero

Josian Paunero eta Kike Santos

[tags]mini,bazkaria[/tags]


0 Erantzunak to “Eskerrik asko Minibazkaritik”

  1. Ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna