Antolakuntzatik, berriro ere, izena eman duzuen guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu.
Dakizuen bezala, Bazkaria, datorren ostiralean 2an Euskal Herrian ospatuko den 2.0 negozioen lehenengo bazkaria da.
Lehenik eta behin Zamudioko Parke Teknologikoan batuko gara, networking-aren bitartez elkar ezagutzeko, eta gero sagardotegi batera joango gara (azkenean Bilboko Alde Zaharrean dagoen Arriaga sagardotegian bazkalduko dugu). Horrela gero poteren bart hartu nahi dutenek errezago izango dute.
Atzo astelehenean, ditugun baliabideekin atenditu ditzakegun gehienezko parte-hartzaile mugara heldu ginen.
Hala ere gertatu daiteke azken momentuan parte-hartzailearen baten batek joaterik ez edukitzea, beraz apuntatu eta itxaron zerrendara apuntaturik geldituko zarete, eta ostegunean konfirmatuko dizuegu. Ostegunean etortzerik duzuen konfirmatuko dizuegu.
Eskerrik asko berriro, ostiralean Zamudion elkar ikusi arte.
0 Erantzunak to “Datuak baieztatzen”
Itxaron mesedez
Utzi erantzuna