Lehenik eta behin Bazkarira apuntatu zareten guztioi eskerrak eman nahiko genizueke, izan ere, zure partehartzeari esker, 2.0 negozio lehenengo bazkari hau oso emankorra izatea egingo duzue, baita kontaktu emankorragoak egin ditzagun posible egingo duzue.

Parke teknologikoan Networking topaketa hau egiteko eta geroago sagardotegian bazkaltzeko, aste bete bat baino ez dela gelditzen gogorarazten dizuegu. Zentzu honetan, Bazkariako talderako oso atsegina izan da, are gehiago oraindik egun batzuk falta direnean, helburu bezala genituen 50 partehartzailearen mugara ailegatzea.

Baina ekimen hau 50 pertsona hauetara bakarrik ezin dela mugatu pentsatzen dugunez, eta gure baliabide teknikoak ikusita, 70 pertsonetara, gehienezko, ailegatu gaitezkeelakoan gaude.

Beraz, momentuz harpidetu ez den eta interesatua dagoen, komunikabideak, teknologi berriak eta orokorrean, 2.0 teknologien inguruan interesatua dagoen ekintzaile/enpresari baten bat ezagutuko bazenu, apuntatzeko gogoraraztea eskertuko genizueke, izan ere 70 harpidetutara iristerakoan, harpidetzen diren besteok itxaron zerrendara pasatuko dira.

Bestalde, edozein kontuagaitik etortzerik ez bazenute, eposta bat bidaltzea eskertuko genizueke, zuen plaza beste inork har dezan.

Datorren otsailak 2an, ostirala, Bazkarian elkar ikusi arte!

Bazkariko antolatzaileak

bazkari eposta


0 Erantzunak to “Aste bete bakarrik falta da”

  1. Ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna