Apirila, 2008-rako artxiboa.

Lehenago komentatu bezala Bazkaria 2008 martxan dago, eta orain datorren maiatzaren 23ko Bazkarian elkar ezagutu dezagun zure profilara zure argazkia igo dezakezu.
Bestalde, behin zeure izena emanda Powerpoint estiloko aurkezpen bat non zure enpresaren berri ematen duzun igo dezakezu, horrela Bazkaria-ra zoazenean besteek zure enpresaren produktuak eta berriak jakin izango dituzte aldez aurretik.
Bazkaria 2008-ren orrialdea

Aurten Bazkaria 2008 Donostian izango da, Fomento de San Sebastian udal enpresaren laguntzari esker, izan ere Portuetxe kalean duten CEMEI izeneko eraikinean ospatuko dugu bigarren Bazkari hau.

Dagoeneko Bazkaria 2008-n izena eman dezakezu, eta espero dugu datorren maiatzaren 23an elkar ikustea.
Bazkaria 2008-ren orrialdea