« + zaharragoak Home
Kargatzen + berriagoak »

Jadanik izena eman dezakezu Bazkaria.com 2010 ekitaldian parte hartzeko! Egin klik hemen

Iaz 150 pertsona bildu ondoren, aurten are indar handiagorekin dator bueltan Bazkaria.com, gure babesle eitb.com eta M4F-ri esker.

Datorren otsailaren 19an berriro elkar ikusiko dugu EITBko egoitzan.

Izena eman ezazu!

Begira ezazu programa, lekua eta ekitaldiari buruzko informazio guztia hemen klik egiten.

Bazkaria.com ondokoek antolatzen dute:

Bazkaria.com Twitter-en (@bazkaria) jarrai dezakezu, edota Facebook-en gure taldean

Datorren ostiralean Bazkariaren hirugarren edizioa ospatuko dugu, eta bertan aurten ere Haritz Rodriguez izango dugu gure artean. Aurten Gorka Juliorekin aka. Teketen batera martxan jarri duen ArrayTxiki web laborategia aurkezteko aukera izango du.

Haritz Rodriguez. Facebook

Haritz Rodriguez. Facebook

Haritz Rodriguezek proiektu berri bati buruz hitzegiteak ez gintuzke ustekabean hartu behar, izan ere, proiektu desberdinak ateratzen eta parte hartzen ari da etengabe.

Irakurtzen jarraitu ‘Haritz Rodriguez: “Bazkarian interesgarriena pertsonen arteko ezagutza bultzatzea da”’

Datorren urtarrilaren 16an Bazkaria 2009 ospatuko dugu, baina non dago EITBko egoitza zehatz mehatz?


Ikusi mapa handiagoa

Irakurtzen jarraitu ‘Bazkaria 2009 EITBko Bilboko egoitzan, hotelak inguruan?’

Bazkaria 2009 martxan dago, horren adierazle webgune honen eguneratzea. Datorren urtarrilaren 16ean izango da eta leku paregabean, EITBk Bilbon duen bere egoitza berrian.

Argazkia http://www.locosporlatele.net/-tik hartuta

Argazkia http://www.locosporlatele.net/-tik hartuta

Zuekin kontatzen dugu. Aurki harpidetza zabalduko da!

Bihar osteguna, arratsaldeko 18:30 inguruan, Bazkariako antolatzaileetariko bat, Domain Protect-eko burua den Jorge Campanillas hain zuzen, 18:30-n inguruan Radio Euskadiko Graffiti programan egongo da.

Ostegunetan Graffiti programan “Bloggerren mahaia” izena hartzen duen internet inguruko bloggerrekin solasaldia egiten da.

Radio Euskadi, Euskadi osoan entzun daiteke, Bilbo inguruan adibidez 91.7-an entzun daiteke, Tolosaldean aldiz 90.4, baina EITB-ko web orriaren bitartez ere entzun daiteke.

Lehenago komentatu bezala Bazkaria 2008 martxan dago, eta orain datorren maiatzaren 23ko Bazkarian elkar ezagutu dezagun zure profilara zure argazkia igo dezakezu.

Bestalde, behin zeure izena emanda Powerpoint estiloko aurkezpen bat non zure enpresaren berri ematen duzun igo dezakezu, horrela Bazkaria-ra zoazenean besteek zure enpresaren produktuak eta berriak jakin izango dituzte aldez aurretik.

Bazkaria 2008-ren orrialdea

Aurten Bazkaria 2008 Donostian izango da, Fomento de San Sebastian udal enpresaren laguntzari esker, izan ere Portuetxe kalean duten CEMEI izeneko eraikinean ospatuko dugu bigarren Bazkari hau.

Fomento de San Sebastián

Dagoeneko Bazkaria 2008-n izena eman dezakezu, eta espero dugu datorren maiatzaren 23an elkar ikustea.

Bazkaria 2008-ren orrialdea

Eskerrik asko etortzerik izan duzuenei, baita etortzerik izan ez zenutenei ere.

Bazkaria.com-en filosofia oso erraza da: Euskal Herriko bizitza enpresariala ezagutzera ematea, eta horretarako Internet Eguna egun paregabea iruditzen zitzaigun elkarrekin batzeko, enpresa berriak ezagutzeko eta Euskal Herrian garatzen gabiltzan proiektuak ezagutzera emateko.

Aurkezpenak ezin interesgarriagoak izan ziren, eta gainera proiektuen aurkezpenak egiteko denpora eduki genuen…

Lehenengo proiektua, Mario Penaren Sync Interntainment-en eskutik etorri zitzaigun, eta Review me moduko Zync izeneko proiektua izan zen, baina gazteleraz, non bloggerrak produktu batzuen inguruan hitzegiten dute diruaren truke. Ekimen polit honen informazio gehiago euren blogean.

Bigarren proiektua, Adlead Internet enpresa bilbotarraren eskutik etorri zitzaigun (Josian Paunero, Kike Santos), noticia.es izenekoa. Proiektu honek menéame edo zabaldu.com izeneko webguneak era errezean eta dohakoan sortzeko balio du, noticia.es-eko azpidomeinuak erabilita.
Irakurtzen jarraitu ‘Eskerrik asko Minibazkaritik’

Interneten eguna dela medio, datorren maiatzaren 17an, gipuzkoako Tolosa herrian antolatu dugun Minibazkaria-ren berri emateko jartzen gara zurekin kontaktuan.

Minibazkaria dela esaten dugu, izan ere deialdia egiten dugunetik eta ospatuko dugun egunen artean ez dago denbora handirik, eta ekimenaren tamaina dela medio.

Kasu honetan, denbora ezagaitik eta denek bazkaldu ahal ez izango dugulako (jatetxearen erabilgarritasunaren arabera), bzkaria aukerakoa da, eta Frontón Jatetxean izango da, Tolosa Bertan, bakoitzeko 20 euroko prezioa izanda.

Izena emateko, bidali zuen izen-abizenak eta telefonoa honako eposta honetara:

Bazkariaren eposta

Elkarrekin biltzeko eta hitzegiteko aukera ederra dugu!

Anima zaitez!

Netmeeting delakoa:

Datorren 2007ko maiatzaren 17an Antonio Maria Labaien Kultur Etxean (Tolosan), gaika sailkatutako konferentziak eta jardunaldiak izango dira.

Programa 2007ko maiatzaren 17an.

11:00: 11:30 Parte hartzaileen harrera eta kafea.

11:30 : 11:50 Parte hartzaileen aurkezpena

11:50 : 12:50 Networking-a, elkar ezagutzea….

12:50 : 13:30 Aurkezpenak

13:30 : 14:00 Networking-a, elkar ezagutzea…

14:00 : 14:30 Jatetxe bidean…

Bazkaria:

Frontón Jatetxea (Tolosa, Gipuzkoa)

San Frantzisko 4, 1. solairua

20400 Tolosa

Telefonoa: 943 65 29 41

Google Maps-en non dago.

Frontón Jatetxea, Tolosa

Proyeccion.tv-ko Dicky del Hoyori esker, hona hemen, berak grabatutako bideoa.

Proyeccion.tv

Mila esker.